Klima Larrialdia

Macronen potret bat kendu dute Paris ondoan, bederatzi aktibista ekologisten auzia iragaten ari dela

Macronen potretak Euskal Herriko zein kanpoko hainbat Herriko Etxetatik kentzeagatik, zortzi aktibistaren eta kazetari baten epaiketa egiten ari da gaur Parisko Auzitegia. Denbora berean, Saint-Oueneko (Ile-De-France) Herriko Etxeko potreta kendu dute hainbat lagunek.

Aktibista ekologistek antolaturiko "potreten martxa" Baionan, agorrilaren 25ean. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2019ko irailaren 11
07:27
Entzun

G7koen goi bileraren garaian, Baionan atera zituzten eragile ekologistek lapurtutako 128 potretak, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen engaiamendurik eza salatzeko klima larrialdiarekiko. Urte osoan Bizi, Alternatiba eta ANV COP21 mugimenduek aitzina eramandako kanpainaren emaitza izan zen.

Hain zuzen ere, Bizi mugimenduko zazpi kide atxilotu zituzten, joan den maiatzaren 28an. Aurretik, apirilaren 9an, bost kide Baionako polizia etxera deitu zituzten deklaratzera. Taldean eginiko lapurreta leporatu zieten.

Gaur, zortzi aktibista ekologistaren eta kazetari baten auziaz arduratzen ari dira Parisen, delitu bera egotzita. Bost urteko kartzela zigorra eta 75.000 euroko isuna ukan dezakete. Aldi berean, Macron presidentearen 130 potret kendu dute hainbat aktibistak Saint-Ouengo (Ile-De-France) Herriko Etxetik, "akusatuei elkartasuna helarazteko eta gobernuaren klima politika salatzeko".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.