Madrilek Ainhoa Gartzia euskal presoa Topasko kartzelara lekualdatu du
HERNANI. Espainiako Espetxeetako Instituzioek Ainhoa Gartzia Montero euskal presoa (EPPK) gerturatu dute Euskal Herrira: Murtzia II espetxetik Topaskora (Salamanca, Espainia) lekualdatu dute. Hala ere, Etxerat-ek bezala erreferentzia Altsasu (Nafarroa) hartuta, 410 kilometrora dago preso. Etxerat-ek sakabanaketa bukatzeko eskatu du. Hernanikoa (Gipuzkoa) da Gartzia, eta Murtzia II-n zegoen euskal preso emakume bakarra zen. Duela hamahiru hilabete gobernuan PSOE dagoenetik, gerturatzen duten 29. euskal presoa da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu