Giza eskubideak

Maiatzaren 17a Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Egun izendatzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Gaurko eguna, maiatzaren 17a, Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Egun izendatzeko eskatu dio NBE Nazio Batuen Erakundeari Eusko Legebiltzarrak. Halaber, elkartasuna adierazi die beren aukera sexual eta identitarioen ondorioz bazterketa eta eskubideen urraketa jasaten duten milioika lagunei.

2006ko maiatzaren 17a
11:06
Entzun 00:00:0000:00:00
1990eko maiatzaren 17an OME Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuen, eta, ondorioz, data hori Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Egun izendatzea eskatzen dute mundu osoan hainbat elkarte eta erakundek.

Eusko Legebiltzarrak bat egin du eskaera horrekin, eta erakundeko lehendakaritzak berak bultzatutako deklarazioa irakurri du bilkura hasi aurretik Izaskun Bilbao presidenteak. Hala, NBEri maiatzaren 17a Homofobia eta Transfobiaren Aurkako Egun izendatzeko eskatzeaz gain, elkartasuna adierazi die beren aukera sexual edo identitarioaren ondorioz bazterketa eta eskubideen urraketa jasaten duten milioika lagunei.

Herritar guztiei eta, bereziki instituzioei, dei egin die homofobiaren eta transfobiaren kontrako jarrerak bultza ditzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.