Bordeleko Unibertsitatean zuzenbideko lizentzia eskuratu zuen Fourcadek, eta legeen arloa izan du bere bizitza profesionalean interesgune nagusi. Javier Retegi Eusko Ikaskuntzako presidenteak, Juan Manuel Sinda Euskadiko Kutxako zuzendariordeak eta Euskal Herri osoko unibertsitateetako ordezkariek osatutako epaimahaiak nabarmendu duenez, euskal zuzenbide pribatuaren ikerketan "aitzindaria" izan da Lafourcade.
Horrez gain, Lafourcadek ezagutza horien dibulgazioan eta zuzenbide arloko adituen formazioan egindako lana saritu nahi izan du Eusko Ikaskuntzak. Besteak beste, Eusko Ikaskuntzaren Baionako ordezkaritzan egindako lana nabarmendu dute, eta bera sortzaileetako bat izan zela.
Erretreta hartua duen arren, gaur egun Baionako Fakultateko irakasle emerito izaten jarraitzen du eta Paueko Unibertsitateko Eusko Ikasketen Zentroko zuzendari da.
Saria