Maixabel Lasa Txikiren omenaldian izango da gaur

Aurreneko aldia da Jaurlaritzako ordezkari bat Frankismoko azken fusilatuen omenaldian izango dela

Erredakzioa
2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Gudari Eguna izanik, hainbatekitaldi egingo dituzte gaur Euskal Herrian. Urtero egiten dira Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak zein Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena FRAPeko kideak 1975ean gaurko egunez fusilatu zituztela gogora ekartzeko ekitaldiak, eta aurten, aurreneko aldiz, Eusko Jaurlaritzako ordezkari batek parte hartuko du. Maixabel Lasa Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendaria Zarautzen izango da, 12:00etan, Txikiren hilobian egingo den ekitaldian.

Dignidad y Justicia elkarteak, berriz, ekitaldi guztiak debekatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionalean. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatutako ekitaldiak debekatzeko eskatu dio Santiago Pedrazi: Zarauzko ekitaldia, Gasteizen 18:00etan Santa Isabel hilerrian egitekoak direna, Derioko hilerrian (Bizkaia) 19:00etarako iragarritakoa, Bilboko Kafe Antzokian antolatutako kontzertua eta Iruñeko Udaletxeko plazan antolatutako elkarretaratzea.

Hain justu, azken hori debekatuta dago. Ahaztuak elkarteak jakinarazi duenez, Carmen Alba Espainiako Gobernuaren ordezkariak erabaki du debekatzea. Ahaztuak-ek salatu du arrazoi «onartezinekin» egin duela hori, gainera. Gobernu ordezkariak emandako arrazoien artean dago deialdia egiten den webgune batean fusilatuen argazkiak agertzen direla. «Zein argazkik agertu behar lukete bada?», dio Ahaztuak-ek, «beren hiltzaileenak, agian».«Oso larria da debeku hau. Erregimen frankista eta bertako krimenen inpunitatea memoriarako eskubidearen ukazioarekin indartzen da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.