Maneirok iragarri du ez duela aurkeztuko hautagaitzarik UPDren kongresurako

2017ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. «Militante bat gehiago» izango da aurrerantzean Gorka Maneiro. Gaur egun UPDren bozeramaile denak iragarri du ez dela aurkeztuko alderdiko presidente kargura. Iazko apirilean Rosa Diezek alderdia utzi ostean, UPDk urtarrilaren 28an eta 29an egingo du hirugarren kongresua, Madrilen, eta han hautatuko dute presidentea. 2009an, Eusko Legebiltzarrean sartu zen Maneiro, eta bi legealditan aritu da legebiltzarkide; iaz, UPDk ez zuen ordezkaririk lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.