Manex Castro inkomunikatuta dauka Ertzaintzak igandetik

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du, ez senideei ez abokatuei, ez dietela gaztearen berririk eman

Erredakzioa
Donostia
2009ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Ez senide ez abokatuarekin ez da egon Manex Castro Villabonako gaztea, igande goizaldean Ertzaintzak atxilotu zuenetik. 03:00 aldera atxilotu zuen Ertzaintzak, Villabonan, ETAko kidea izatea egotzita. Atzo goizean jakinarazi zioten senideei inkomunikatuta dagoela, eta ez diete haren egoeraren gaineko inolako informaziorik eman, ez abokatuei, ez senideei. Hala salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimeduak.

Ertzaintzak ez du inor inkomunikatu azken hiru urteetan. Ez behintzat, gatazka politikoarekin lotutako atxilotuak, AAMk esan duenez. Lau zergati galdetzen ditu: Zergatik inkomunikatu? Zergatik ez diote uzten abokatuarekin egoten? Zergatik ez esan familiari non eta nola dagoen? Zergatik eduki pertsona bat bost egunez inkomunikatuta?

AAMtik gogora ekarri dute Ertzaintzak torturatu dituztela salatu dutela 200 lagunek. Eta inkomunikatuta deklaratzen dutenen adierazpenak Auzitegi Nazionalera igorri, pertsona horiek epaitu eta zigortu egiten direla. EAJk inkomunikazioaren aurka dagoela esaten duela ekarri du gogora. «Inkomunikazioa erabiltzeko erabaki politikoa hartu izanak erakusten digu Rubalcabaren errepresio estrategian EAJk zein paper jokatzen duen».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.