Mobilizazio jendetsuak izan ziren, atzo, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, bai eta herriz herri ere. Elkarretaratzeek utzitako irudiek martxoaren 8ko mobilizazioaren indarra gogorarazi zuten, eta uholde haren indarrak segida duela erakutsi. Bihar, beste indar erakustaldi bat egiteko prest da mugimendu feminista, eta manifestazio nazionalera deitu du, Iruñean. Mobilizazioa Justizia Jauregiaren paretik abiatuko da, 12:30ean.
Mugimenduak salatu du Nafarroako Auzitegiak eman duen epaiaren gisako erabakiekin arriskuan jartzen direla emakumeen biziak: "Ulertzera ematen duelako indarkeria edo larderia egon dadin emakumeok aktiboki kontra egin behar dugula". Ohartarazi dutenez, erresistentzia aktiboa exijituz gero, emakumeen kontrako erasoak "biolentoagoak" izango dira. Konparazioa egiteko, esan du kutxa automatiko batean lapurreta jasaten duenari ez zaiola lapurrari aurre egitea exijitzen, eta kasu horretan onartzen dela indarkeria edo larderia erabili dela haren kontra. "Justizia heteropatriarkalak gehiago babesten du jabetza pribatua emakumeen eskubide eta gorputzak baino".
Nafarroako Auzitegiak sexu-eraso delitutik absolbitu zituen Iruñeko taldeko sexu erasoari lotuta auzipetutako bost gizonezkoak. 2016ko sanferminetan emakume bati sexu abusua egin ziotela ebatzi du, eta bederatzina urteko espetxealdira zigortu ditu. Horrez gain, bosna urteko zaintzapeko askatasuna, eta hamabost urtez biktimarengandik urruntzeko eta harekin harremanik ez izateko agindua ere ezarri die. Fiskaltzak 22na urteko espetxealdia eskatzen zuen; akusazio partikularrak, 24na urtekoa; eta herri akusazioek, 25 urtetik gorakoa.
Atzo bezala, elkarretaratzeak egin dituzte gaur eguerdian Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat herritan, eta bihar Iruñeko manifestazioan parte hartzera deitu dute.
Elkarretaratzea una honetan Nafarroako Auzitegiaren atarian "No es abuso, es violación" oihuak nagusi.#NikSinestenDizut@HamaikaTbpic.twitter.com/mvaMnGPide
— Edurne Senosiain (@EdurneSE) 27 de abril de 2018
Indignazioak eta haserreak presente egotrn jarraitzen dute Bilboko kaleetan gaur ere #LaManada#YoSiTeCreo#JusticiaPatriarcal#NikSinestenDizut#Bilbaopic.twitter.com/4AnINimDEc
— Asier Vega (@asier_vega) 27 de abril de 2018
Orain Donostin!! #JusticiaPatriarcal#JustiziaPatriarkala#FueViolacionNoAbuso@DFeministak@emakumemartxapic.twitter.com/hoizFDotfr
— DSSEmakumeen Etxea (@DSSEmakumeenEtx) 27 de abril de 2018
Barakaldon oihukatzen jarraitzen dugu! Zurekin gaude!!! Epai hau guztion aurkako erasoa delako #NikSinestenDizut#JustiziaPatriarkala ren aurka, #GoraBorrokaFeministapic.twitter.com/MJxVD2Efw0
— idoia anzorandia (@IdoAnzorandia) 27 de abril de 2018
Atzo San Juan plazan egon ginen bezala, gaur epaitegi aurrean gaude gure jarrera argi uzten #NikSinestenDizut
— Irungo EH BILDU (@IrunEHBILDU) 27 de abril de 2018
Al igual que ayer estuvimos en la plaza San Juan, hoy estamos frente al juzgado dejando clara nuestra postura #YoSiTeCreopic.twitter.com/3FnE8CzxRn
"No es abuso, es violación" La indignación toma la plaza del palacio de justicia. Elkartasun eta amorruak bat egin dute Iruñean. #NikSinestenDizutpic.twitter.com/l5VlRHC1M7
— Geroa Bai Iruñea (@GeroaBaiIrunea) 27 de abril de 2018
Gure eskolako ikasleok eta langileok, iraingarria den sententzia salatzeko elkarretaratzea egin dugu. #NikSinestenDizut#EzBetiDaEz#LaManadapic.twitter.com/Qtmh7WPUAQ
— LEA ARTIBAI IKSTXEA (@Leartik) 27 de abril de 2018
Durangoko Institutuko ikasle eta ikasleek atzoko epai lotsagarria salatzeko elkateratzea egin dute #NikSinestenDizut#justiziapatriarkalapic.twitter.com/vbQdj6MbKy
— Emakumeok* planto Durangon! (@M8Durango) 2018(e)ko apirilaren 27(a)
Mugimendu feministaren deialdiarekin bat egin dute Iruñako Peñek. Epaia "ulergaitza" da, haien esanetan, idarkeria edota larderia izan zenik ukaten duelako. Horrez gain, adierazi dute epaiak argi utzi duela Justizia "sistema patriarkalaren zutabeetako bat" dela. Hona peñek argitaratu duten agiria:
Erreakzio ugari eragin zituen ebazpenak, publiko egin bezain laster. Mugimendu feministako hainbat elkartek salatu zuten Justizia "gizonen neurrira" egina dagoela, eta hura berrikusteko beharra nabarmendu dute. "Kasu askotan ikusten dugu erasoa egin diotena epaiketara doala segurtasun gutxirekin, zaurgarri; justizia erabat patriarkala baita", adierazi du Irati Gonzalez Bilgune Feministako kideak.
Erakunde publikoek ere "desadostasuna" agertu dute auzitegiak hartutako erabakiarekiko. Auzian aztertu diren gertakariak sexu eraso jo ez izana salatu dute Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak eta Iruñeko Udalak. Nafarroako talde politiko guztiek gaitzetsi dute epaia, aho batez. Eusko Jaurlaritzak ere kritikatu egin du epaimahaiaren erabakia, eta adierazi du ez datorrela bat gizartearen sentsibilizazioarekin.