Mardaras errugabe, torturapeko deklarazioengatik

2015eko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Oihana Mardaras berriz errugabetu dute. Libre dago joan den astetik. Gorenak errugabetu zuen joan den astean, eta beste auzi batengatikAuzitegi Nazionalaren epaia eman zen atzo argitara. 2008an PSEren egoitza baten aurkako lehergailua jarri zutenean han parte hartzea egotzi zioten Mardarasi. Ibai Beobidek poliziaren aurrean egindako deklarazioa beste frogarik ez dagoela dio epaiak. Beobidek torturak salatu zituela eta inkomunikazioak berme judiziala auzitan jartzen duela ere jasotzen du epaiak, presoa «toki hertsatuan eta testuinguru inkisitiboan» dagoelako. Boto partikular bat egon da epaiaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.