'CAN AUZIA'

Maria Paz Benito epaileak "ezinbestekotzat" jo du Yolanda Barcinak inputatu gisa deklaratzea

Nafarroako Gobernuko presidentea foruduna denez, ezin du Iruñeko 3. instrukzio auzitegiak epaitu. 'CAN auzia' Auzitegi Gorenak ikertzeko aukeraz galdetu die epaileak aldeei, eroskeria delitu zantzuak antzeman dituelako. Gainera, ez du aintzat hartu auzia artxibatzeko Enrique Maiak eginiko eskaera.

2013ko ekainaren 4a
16:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Kutxako dieten auzia Espainiako Auzitegi Gorenak ikertzeko aukeraz galdetu die gaur Iruñeko 3. instrukzio auzitegiko epaile Maria Paz Benitok auziko aldeei. Hura ari da Nafarroako Kutxako dieten auzia ikertzen, baina Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea foruduna denez, ezin du auzitegi horrek epaitu.

Benitok "ezinbestekotzat" jo du Barcinak inputatu gisa deklaratzea, eta horregatik aldeei galdetu die ea zer iritzi dioten auzia Auzitegi Gorenak ikertzeari. Auzitegi horrek Barcina inputa dezake. Orain arte ikertutakoaren arabera "eroskeria delituaren zantzuak" antzeman ditu epaileak.

Bestalde, Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, Iruñeko 3. Instrukzio auzitegiak ez du aintzat hartu Enrique Maia Iruñeko alkateak dieten auzia artxibatzeko eginiko eskaera.

Epailearen arabera, Maiak "bazekien Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorreko bilerek edukirik ez zutela eta horiengatik dietak ordaindu zirela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.