Espainiako hauteskundeak

Maria Solana izango da Geroa Bairen zerrendaburua Kongresurako

Senaturako hautagaia Esther Cremaes izanen da.

Maria Solana artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA/FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2019ko urriaren 2a
17:32
Entzun

Solanak berak eman du albistea, Euskalerria Irratian, gaur goizean. Hezkuntza kontseilari ohiak erran duenez, atzo arratsaldean Geroa Baiko batzar iraunkorrak hartu zuen erabakia. Batzar horretan erabaki zen Geroa Bairen senaturako hautagaia Esther Cremaes izatea.

Euskalerria Irratian egindako adierazpenetan, Solanak adierazi du "erronka zaila" izanen dela, baina "gogotsu dagoela". Nafarroa Madrilen ordezkatzea "oso garrantzitsua" dela gaineratu du:  "Nafarroa Madrilen ordezkatzea oso garrantzitsua da, eta beharrezkoa da ordezkaritza hori ateratzea, Geroa Bain argi baitaukagu PSOEk edo Podemosek ez gaituztela Madrilen ordezkatuko".

Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna da Solana, eta Hezkuntza Kontseilaria eta gobernuko bozeramailea izan da azken legegintzaldian. Skolae hezkidetza programaren arduradunetako bat izan da, eta jazarpena jasan du horren ondorioz. Maiatzeko bozen ondotik, Geroa Baiko parlamentaria da Nafarroako Parlamentuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.