Politika

Maria Victoria Arraiza PSNko parlamentaria hil da

Gaixotasun larri baten ondorioz zendu da goizaldean, alderdiak jakitera eman duenez

Maria Victoria Arraiza PSNko parlamentaria (zutik), artxiboko irudian. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2015eko urtarrilaren 17a
10:44
Entzun

PSNk eman du gaur goizean albistearen berri sare sozialetan: "Alde egin digu gehien behar dutenen alde lan egindako borrokalari nekaezin batek. Betira arte adiskide Maria Victoria Arraiza". "Ez dugu ahaztuko zure gizatasuna eta elkartasun zein sozialismoan emandako adibide handia", gaineratu du mezuan.

Berehala PSNko kideek zein beste alderdietako ordezkariek doluminak adierazi diete Twitter eta Facebook bidez PSNri zein bere sendi eta gertukoei. Horietako bat izan da Nafarroako sozialisten burua, Maria Chivite. Hark nabarmendu du Arraizaren heriotza "galera handia" izan dela bai alderdiarentzat eta baita gizarte osoarentzat ere. "Ikasteko asko utzi digu, batez ere, besteekiko konpromisoa".

Iruñean jaioa, 52 urte zituen. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Soziologian doktore zen eta UNEDen Psikologia ikasketak egn zituen. Ogibidez Bigarren Hezkuntzako irakasle zen. 2007an sartu zen PSNren zerrendatan eta egin zen parlamentari. Legealdi honetan Gizarte gaietako batzordean zein Presidentetza batzordean PSNren eledun izan da. Azkeneko aldiz, iazko azaroaren 6ko osoko bilkuran parte hartu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.