Marina Bernardo epaituko dute, ETAko kide bati ihes egiten laguntzea egotzita

2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MADRIL. Marina Bernardo, ETAko kide izatea leporatuta Frantzian espetxeratuta egon den kataluniarra, Espainiako Auzitegi Nagusian epaituko dute, ETAko kide bati babesa ematea eta ihes egiten laguntzea leporatuta. Duela hilabete gelditu zen Bernardo aske, hamabi urteko zigorra beteta. Orain, fiskaltzak bederatzi urteko zigorra eskatu du, Iñaki Krutxaga gordetzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA