EUSKAL PRESOAK

Marixol Iparragirre bakartuta dutela salatu dute

Sinadurak biltzen hasi dira, Eskoriatzako presoa Euskal Herriratu dezatela eskatzeko.

Iparragirre Espainiaratzearen aldeko mobilizazio bat Eskoriatzan, iazko iraiean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2020ko irailaren 11
17:23
Entzun

Marixol Iparragirre euskal presoak Brievako espetxean bizi duen egoerarekin «kezka sakona» adierazi dute haren senide eta lagunek. Izan ere, bakartuta daukate, badaezpadako neurri gisa, bisean biseko komunikazio bat izan eta gero. Kartzelako zuzendariari bidaltzeko prestatu duten gutun batean, Iparragirreren gertukoek adierazi dute neurri hori hartzeko beharrik ez dagoela, eta ez dagoela aurreikusita presoari PCR proba egitea, COVID-19a duen jakin eta, ezezkoa bada, ohiko bizimodua egiteko.

Neurriaren ondorioez ohartarazi dute: 24 ordu egin behar ditu ziegan, hamar egunez patiora irten gabe: «Ulertzen dugu zaila dela izurri baten kudeaketa espetxe baten testuinguruan, baina uste dugu Marixolen oinarrizko eskubideak errespetatu beharko liratekeela, bere osasun egoera egiaztatuta eta patiora irteten utzita, bakarrik bada ere». Haren ziegaren segurtasun hesia ere ez ixteko eskatu dute, bakartuta egon arren ez dagoelako zigortuta.

Era berean, azaldu dute hiru astez bisean bisekoak bertan behera utzi izanak «ziurgabetasuna» gehitzen diela azken sei hilabeteetan bizi izandakoari.

Hortaz, gutunarekin bat egiteko sinadurak biltzen hasi dira, Brievako presondegiko zuzendariari eskatzeko han dauden presoak  «lehenbailehen» eramateko euren bizilekuetatik gertu dauden kartzeletara; «beren erkidegora, eurek eskatu duten bezala».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.