Euskal presoak

Marixol Iparragirre bakartuta eduki dute, eta Avilako espetxera lekualdatu dute

Irailaren 4an Espainiaratu zuen Frantziak, eta gaur arte Madrilgo Soto del Real espetxean izan dute.

Marixol Iparragirreren Espainiaratzearen kontrako elkarretaratzea, irailaren 4an, Ekoriatzan (Gipuzkoa). JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2019ko irailaren 30a
12:21
Entzun

Marixol Iparragirre Avilako espetxera (Espainia) eraman dute gaur. 09:30ak aldera iritsi da hara. Madrilgo Soto del Real kartzelatik lekualdatu dute.

Iparragirre irailaren 4an espetxeratu zuten Soto del Realen, Frantziak hura Espainiaratu ostean. Bakartze modulu batean izan dute kartzela horretan.

Abuztuaren 27an amaitu zuen Frantziako espetxe zigorra —2004an atxilotu zuten, ETArekin lotuta—, baina geroztik ere preso izan dute, Espainiari entregatu artean. Auzitegi Nazionalak jakinarazi zion haren kontrako hamabi auzirengatik epaituko dutela.

Sortuk eta EH Baik deitoratu egin zuten Iparragirreren Espainiaratzea, eta hark "bakearen" eta "elkarbizitzaren" alde egindako lana nabarmendu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.