Marixol Iparragirre modulu arruntean sartu dute preso Soto del Realen
MADRIL. Herenegun arratsaldeaz geroztik, Soto del Realgo (Madril) espetxean dago Marixol Iparragirre, Frantziak Espainiaratu eta Auzitegi Nazionalean hamabi kasuren jakinarazpena jaso ondoren. Haren ingurukoek esan dute espetxeko modulu arruntean sartu dutela Iparragirre, bakartu gabe, eta ziegan beste preso batekin batera dagoela. Duela 38 urte egin zuen ihes; 2004an atxilotu zuten, Frantzian.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu