Marixol Iparragirre presoa estraditatuko duela jakinarazi dio Frantziak Espainiari
MADRIL. El País egunkariak argitaratu duenez, Frantziako autoritate judizialek Espainiako Auzitegi Nazionalari jakinarazi diote Marixol Iparragirre euskal presoa estraditatuko dutela abuztu amaieran. 2004an atxilotu zuten Saliesen (Okzitania), eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko solaskidea da. Reauko espetxean dago preso.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu