Atzo, Bretainiako Naonedeko presondegira eraman zuten Iparragirre. Presondegi hartan ez dago isolamendu neurririk. Naoneden ere ez dago bertze euskal presorik, emazteen moduluan. Maite Juarros presoa Naonedetik bertze presondegi batera aldatu zuten atzo.
Askatasunak jakinarazi duenez, Frantziako "epaile antiterrorista" Laurence Le Vertek esan zuen Iparragirre ez duela beste euskal presoekin elkartuko.
Atzo zortzigarren eguna iragan zuen deus jan eta edan gabe. Hein horretara heltzeak ondorio larriak eragin ditzake pertsona baten bizian edota osagarri eta gorputzean. Iparragirrek gose eta egarri greba hasi zuen azaroaren 30ean, bere presondegiko egoera salatzeko, eta isolamendu neurria kendu diezaioten eskatzeko. Joan den astean 30 eguneko zigor ziegara kondenatu zuten, ziega aldaketa ez onartzea leporatuz. Euskal presoak salatu du beti norbait daukala mugimendu orotan, ez dutela lo egitera uzten, eta ziegaz aldatu zutenean tratu txarrak jasanarazi zizkiotela.
Euskal presoak
Marixol Iparragirreren abokatuari ez diote berarekin egoteko baimenik eman
Askatasunak jakinarazi duenez, Marixol Iparragirre Fresnesko (Paris, Frantzia) erietxera eraman dute gaur. Askatasunak esan duenez, ez dago jakiterik Iparragirrek isolamenduan jarraitzen duen edo ez, eta ezta gose eta egarri greba utzi ote dituen ere. Bere abokatuari Iparragirrerekin egoteko baimena ematea espero zen gaur, baina Fresnesera joan denean barrura sartzea galerazi dio atean zegoen funtzionariak, "segurtasun arrazoiak" tarteko. Askatasuna "oso kezkatuta" dago Iparragirreren egoerarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu