Mendebaldeko Sahara

Marokok debekatu egin die Mendebaldeko Saharan sartzea Eusko Legebiltzarreko lau parlamentariri

Astebeteko lan bisitara joanak ziren Carmelo Barrio (PP), Iñigo Martinez (Elkarekin Podemos), Eva Juez (EAJ) eta Josu Estarrona (EH Bildu), eta El Aaiungo aireportuan hegazkinetik jaisten ere ez diete utzi. 

Berria
2019ko abenduaren 1a
09:44
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Legebiltzarreko lau legebiltzarkideri Mendebaldeko Saharan sartzea debekatu die Marokok,Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak Twitter bidez kontatu duenez. Astebeteko lan bisitara zihoazen Estarrona, Carmelo Barrio (PP), Iñigo Martinez (Elkarekin Podemos), Eva Juez (EAJ) eta Josu Estarrona (EH Bildu), baina El Aaiungo aireportuan hegazkinak lurra hartu orduko, Marokoko Gobernuko kide batek esan die ezin dutela hegazkinetik jaitsi.  

Legebiltzarreko Bakea eta Askatasuna lantaldeko kideen asmoa zen Saharako ordezkariekin eta giza eskubideen aldeko elkarteko kideekin hitz egitea, baina Marokok ez die utzi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.