Irailaren erdialdean jakinarazi zuen Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Maite Igarriz eta Kepa Arronategi Euskal Herrira gerturatuko zituztela, eta Etxerat-ek gaur jakinarazi du Igarriz iritsia dela Logroñoko espetxera (Errioxa, Espainia), Castellokotik. Igarriz 2005etik dago preso, eta 15 urteko espetxe zigorra ari da betetzen —ETAren laguntzailetzat jota—. Beteak ditu ezarritako zigorraren hiru laurdenak. Joan den uztailean, Espetxe Zuzendaritzak lehen gradutik bigarrenera aldatzeko eskaria onartu zion.
Arronategi, berriz, hilaren 21ean iritsi zen Zuerako espetxera (Zaragoza, Espainia), Almeriakotik (Andaluzia, Espainia). Arronategi gernikarra da, eta gaixo larri dago.
Jesus Lozak gaur BERRIAri emandako elkarrizketan dio gerturatzeekin jarraituko dutela, baina "lasai" egingo dutela.