Euskal presoak

Martutenera ekarri dute Jagoba Codo euskal presoa

Apirilean eman zioten hirugarren gradua Codori. Eri dauden presoetako bat da.

Preso erien aldeko mobilizazio bat artxiboko irudian. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2020ko uztailaren 9a
13:25
Entzun

Hirugarren gradua eman zioten joan den apirilean Jagoba Codo euskal presoari (EPPK), eta, Etxerat-ek jakinarazi duenez, azken orduetan Logroñoko espetxetik (Espainia) Donostiako Martutenekora ekarri dute.

Eri dauden presoetako bat da Codo —espondilitis ankilosatzailea du—, eta 22 urteko zigorra ari da betetzen. 2001ean sartu zuten espetxean eta 2015ean urrundu zuten Martutenetik Castellongo espetxera (Herrialde Katalanak). 2018an gerturatu zuten lehenengoz Logroñora.

Iaztik EPPK-ko hainbat kideri eman dio hirugarren gradua Espainiako Espetxe Zuzendaritzak. Asteartean bertan EPPK-ko kide Sebastian Etxanizi, euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrenari (75 urte), gaixo dagoen Txus Martin Hernandori eta Oier Urrutiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.