Irudia. Tolosa (Gipuzkoa)
Martxako zapiak jasotzen hasi dira

Zubi guztien gainetik. Mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak datorren martxoaren 6an egingo du aurtengo aldiko mobilizazio nagusia, Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko mugan. Hainbat herritako zapiak eramango dituzte ekitaldi horretara, eta atzo hasi ziren horiek biltzen Goierrin, Debagoienean eta Tolosaldean (Gipuzkoa). 27a bitartean jasoko dituzte; gaur, Bizkaian: Enkarterrietan, Ezkerraldean, Bilbon, Uribe Kostan eta Meatzaldean. Argazkian, atzo, Tolosan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu