HAUTESKUNDEAK

Martxoaren 7a baino lehen ez dute iragarriko noiz izango diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du EAJren hautagaiak hautatzeko prozesua burutu arte ez dutela esango zein egunetan egingo diren hauteskundeak. Urkulluren arabera, baliteke hauteskunde eguna apirilaren 5aren eta urriaren 25aren artean egotea.

Iñigo Urkullu, artxiboko irudi batean. JAVIER ZORRILA / EFE
2020ko otsailaren 5a
16:43
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak aurreratzeko aukera bolo-bolo dabil komunikabide eta politikarien ahotan, baina Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ez du horri buruzko azalpenik eman oraingoz. Gaur adierazi du martxoaren 7a baino lehen ez dutela emango hauteskunde egunaren berri, orduan bukatuko baita EAJko hautagaiak aukeratzeko barne prozesua, eta hura «errespetatzearen» alde egin du. Urkulluk jakinarazi du apirilaren 5etik urriaren 25erako tartean egon daitekeela hauteskundeen eguna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.