Maskara erabiltzera derrigortuko dute Ipar Euskal Herriko enpresetan

Elisabeth Borne Frantziako lan ministroak jakinarazi du maskarak derrigorrez erabili beharko direla enpresetan. Neurria irailaren lehenetik goiti sartuko da indarrean.

Telazko maskara ekoizle bat. GUILLAUME FAUVEAU
2020ko abuztuaren 18a
14:36
Entzun

Irailaren lehenetik goiti derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea enpresetan, bakarkako bulegoetan salbu. Elisabeth Borne Frantziako lan ministroak azaldu du erabakia, lan munduko partzuergoekin egin duen bilkura baten ondotik. Bilkuretan eta bulego irekietan baitezpadakoa izanen da, kutsatzea eragozteko. Langileek maskara erabili beharko dute gurutzatzen diren leku guzietan. Maskara ┬źbeharrezko osasun tresna┬╗ bilakatuko denez, enpresak ditu bere gain hartu beharko gastuak.

Bestalde, Frantziako ministroak telelana berriz hartzea gomendatu du.

Frantziako Osasun Publikoaren Goi Kontseiluak abuztuaren 14an neurriaren aldeko iritzia azaldu zuen, airearen bidezko kontaminazioaren arriskua aipatuz. Frantses Osasun Publikoaren arabera, enpresek kontaminazio guneen %24 irudikatzen dute.

COVID-19aren beste olatu baten beldurrez ezarri ditu neurriok Frantziako Gobernuak. Ipar Euskal Herrian, sasoi turistikoak kasuen emendatzea ekarri du, eta agerraldiak ugaritu egin dira azken egunetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.