Medikuen sindikatuek grebarako deia egin dute biharko

Hego Euskal Herriko medikuen sindikatuek bat egin dute kolektibo hori biltzen duten Espainiako sindikatuen greba deialdiarekin. Kolektiboaren beharrak kontuan hartzen dituen estatutu marko propioa eskatu dute.

Gasteizko Txagorritxu ospitalea, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Gasteizko Txagorritxu ospitalea, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
kristina martin
2025eko urriaren 2a
12:13
Entzun 00:00:00 00:00:00

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako sendagileen sindikatuek bat egin dute medikuen kolektiboa biltzen duten Espainiako sindikatuen greba deialdiarekin. Medikuentzako estatutu marko propio bat lortzea da grebaren helburua. Espainiako Osasun Ministerioarekin negoziatzen aritu dira, medikuen eskakizunak kontuan hartzen dituen estatutu bat lortu nahian, baina, sindikatuek jakinarazi dutenez, alde bien jarrerak oso urrun daude oraindik.

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME) estatutu berri horrek jaso beharko lituzkeen eskakizunak azaldu ditu, besteak beste, pausoak ematea derrigorrezko lanaldi osagarria kentzeko —35 orduko lanalditik kanpo lan egindako denbora borondatezkoa izan dadin—. Guardiei dagokienez, 17 orduz jarraian lan egiteko muga eskatu dute, eta, erretiroarekin lotuta, aldez aurretik erretiratzeko aukera izatea erosahalmena galdu gabe.

Biharko kontzentrazioak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Zenbait ospitaletan eta osasun zentrotan egingo dituzte: Txagorritxun (Gasteiz), Gurutzetan (Barakaldo, Bizkaia) eta Donostia ospitaletan 11:00etan, eta hiriburu bakoitzeko beste osasun zentro batean 12:00etan —Olagibelen (Gasteiz), Areilzan (Bilbo) eta Amara Berrin (Donostia)—. Nafarroan, Vianako Printzea espezialitate zentroan deitu dute elkarretaratzera, 08:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.