Migratzaileak

Mediterraneora abiatzeko baimena eskatu du Aita Marik

Italiako edo Maltako uretan laguntza humanitarioa ematea da SMH elkarteko ontziaren helburua. Baliteke baimenak migratzaileak erreskatatzeko muga bat ezartzea.

Aita Mari itsasontzia, Pasaiako Portuan. GORKA RUBIO / FOKU
Paulo Ostolaza.
2019ko irailaren 12a
21:13
Entzun

SMH Itsas Laguntza Humanitarioa GKEak gaur eskatu dio Espainiako Sustapen Ministerioari Pasaiako Portutik Mediterraneo itsasora jo ahal izateko baimena, Italiako edo Maltako uretan laguntza humanitarioa emateko lanetan jardun izateko —elikagaiak eramaten, nagusiki—.

Iñigo Mijangos SMHko presidenteak azaldu duenez, migratzaileak erreskatatzeko operazioetan parte hartzeko muga izango du, agian, datozen egunetan jasoko duten baimenak. Kasu horretan ere Mediterraneora joateko asmoa erakutsi du.

Ekainaren 30etik dago Aita Mari itsasontzia Pasaiako Portuan, eta amaitu berri dituzten konponketa batzuk egiten. Apiriletik ekainera bitartean Greziako errefuxiatuei laguntza humanitarioa ematen jardun zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.