Espainiako inbestidura

Mendiak txalotu egin du alderdi abertzaleek Espainiako gobernabidea ahalbidetzea

«Lurraldeen eta pertsonen arteko adiskidetasunak» PSOEren «identitate marka» izan behar duela uste du PSE-EEko idazkari nagusiak. Iruditzen zaio Espainian sortu den gobernu berriak bukarazi egingo duela PPren politikek sorturiko «etengabeko konfrontazioa».

Idoia Mendia, gaur, Gasteizen. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2020ko urtarrilaren 11
16:23
Entzun 00:00:0000:00:00

EAJk eta ERCk Espainiako gobernabidea ahalbidetu dute, Idoia Mendiaren esanetan, eta, hori «positibotzat» hartu du PSE-EEko idazkari nagusiak gaur goizean Gasteizen egindako agerraldi batean: «Horixe zen sozialistok nazionalistei eskatzen geniena, Espainiako gobernabidean inplika zitezela eta akordioarekin busti zitezela».

Haren hitzetan, «pertsona eta lurraldeen arteko adiskidetasuna» da PSOEren «identitate marka», eta, Espainiako egoera berriari esker, «lurralde gaiei buruzko eztabaidak gainditu egingo ditu ikuspegi plural eta tolerantea» izango duen gobernu horrek. Haren ustez, «Espainia eta Euskadi ez dira lurralde uniformeak, pluralak baizik», eta hori ontzat jo du. Nabarmendu duenez, sozialistek Eusko Jaurlaritzan egindako lanak modua eman du «herritarrentzako garrantzitsuak» diren gaietan arreta jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.