Mendizale bat hil da Jaizkibel inguruan, oso goitik erorita

64 urteko gizonezkoa mendi ibilbide bat egiten ari zen, itsasertzetik gertu.

Ertzaintzaren helikoptero bat, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
Ertzaintzaren helikoptero bat, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
2025eko urriaren 28a
20:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Larrialdi zerbitzuek 64 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Hondarribian (Gipuzkoa), Jaizkibel menditik gertu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, mendizalea oso goitik erori da itsasertzean.

Azaldu dutenez, 13:00ak aldera, Sos Deien larrialdietako zentroak dei bat jaso du, mendi inguruan ibilbide bat egiten ari zen pertsona bat oso goitik erori dela esanez. Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, eta helikoptero batek aurkitu du hura, sarbide zaileko eremu batean. Hondarribiko heliportura eraman dute, baina, han, mendizalearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du martxan, heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.