Mendizale nafar bat hil da, Monte Perdidoko Escupideran amilduta

Eguesibarreko 52 urteko gizonak eguerdian izan du istripua. Guardia Zibilak haren gorpua jaso besterik ezin izan du egin.

MONTE PERDIDO
Monte Perdidoren ipar aurpegia. BERRIA
2023ko azaroaren 18a
20:05
Entzun

Eguesibarreko (Nafarroa) mendizale bat hil da Pirinioetako Monte Perdidoko (Huesca, Espainia) Escupidera korridoretik amilduta. Gizonak 52 urte zituen.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 12:30 aldera jaso du dei bat istripuaren berri emateko. Helikopteroarekin joan ziren, eta mendizalearen gorpua aurkitu dute. Ondoren, Huescako institutu anatomiko forentsera eraman dute, autopsia egitera.

Monte Perdidoko Escupidera korridorean istripu larri asko izaten dira. Tarte horretan malda handia du mendiak, eta, eroriz gero, mendizaleak maldatik amildegira erortzen dira.

Ez da izan gaur mendian izandako istripu bakarra. Anboto mendian (Atxondo, Bizkaia) ere erori egin den mendizale bat erreskatatu du Ertzaintzak. Arranturriaga auzora eraman dute emakumea, eguerdi partean istripua izan ostean, eta handik, ospitalera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.