Miarritzeko gizon bat hil da Pirinioetan, Aspe bailaran

2012ko azaroaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MIARRITZE. 57 urteko Miarritzeko (Lapurdi) gizon bat hil da Pirinioetan, Urdosen (Frantzia). Ostiral arratsaldean ibiltzera atera zen Aspe bailaran, eta larunbatean hilda topatu zuten erreskate taldeko kideek, atzo adierazi zutenez. Ibiltzera joan ostean, bueltatzen ez zenez, haren bila atera ziren helikopteroan, eta orduan ikusi zuten gorpua. Ustez, eroriko bat izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.