Michel Rocard Frantziako lehen ministro ohiak du liburuaren aitzinsolasa idatzia

2011ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Kanakiarren eta Frantziako Gobernuaren arteko gatazka politikoa hurbiletik bizi izan zuen Michel Rocard Frantziako lehen ministro sozialista ohiak. 1988an berak zuen Matignoneko Akordioa izenpetu, negoziaketa fase luze baten ondotik lortu akordioa, kanakiarren ezagupenerako bidean pauso garrantzitsua izan zena. Frantziako Gobernuan zelarik egindako «gauzarik hoberena» dela dio. Argi dauka bakea eraikitzea ez dela gauza sinplea eta gerla egitea «errazagoa» dela. Baina, bakea lortzea posible dela ere badaki, eta bortizkeria desagerrarazteko urratsa egiten duen oro «laguntzeko gogoa» duela azaltzen du.

Garaian ikasitakoak gogoan dituela, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa konpontzeko kontseilu batzuk azaltzen dizkio irakurleari Massiasen liburuaren aitzinsolasean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.