Migranteen egoera «erregulatzeko» izenpeak bildu dituzte zenbait hiritan
IRUÑEA. Migranteen lege egoera irregularra «erregulatzeko» eskatzeko izenpe bilketa egin zuten atzo Bilbon, Donostian eta Iruñean. Migranteen eskubideen aldeko hainbat taldek elkarlanean bildu zituzten sinadurak, Espainiako Kongresuan aurkeztekoa duten herri ekinaldi legegile baterako. Guztira 500.000 lortzea dute helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu