Migratzaile denei txertatzeko deia egin die Nafarroak
IRUÑEA. Kanpaina bat hasi du Nafarroako Gobernuak migratzaile guztiei txertoa jartzeko deia egiteko. Paperik gabe badaude ere, osasun txartelik ez izan arren, txertoa jartzeko deia egin nahi diete, immunizatu gabe inor gera ez dadin.Osasuna «giza eskubide» bat dela gogoratu dute, eta ezin dela «egoera administratiboa» traba izan inorentzat txertaketa prozesuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu