Migratzaileen aurkako jazarpena salatu dute Irun eta Urruña arteko zubian
URRUÑA. Migratzaileen eskubideen aldeko ekintza bat egin zuten atzo Urruña (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko zubian. Mugetako info gunea deiturikoa muntatu zuten Frantziako Poliziak kontrolgunea ezarri ohi duen lekuan, eta poliziaz jantzita, migratzaileen kontrako jazarpena salatu. Hainbat afixa banatu zizkieten handik autoz igaro zirenei, eta beste horrenbeste itsatsi zituzten Poliziaren etxolan. Inor ez da ilegala eta Ongi etorri errefuxiatuak mezuak zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu