Migratzaileentzako «harrera duina» eskatu dute Irunen

Eusko Jaurlaritzak «irizpide diskriminatzaileak» erabiltzen dituela salatu du Irungo Harrera Sareak

2021eko ekainaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
IRUN. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak herenegun eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Uda 2021 planaren berri, eta iragarri zuen 500 toki prestatuko dituela Bidasoa eskualdean (Gipuzkoa), Lapurdirako muga pasatu nahi duten migratzaileentzat. Irungo Harrera Sarearen ustez, planak «irizpide diskriminatzaileak» aplikatzen ditu, pertsonak «desberdintzen eta sailkatzen» dituelakoan. «Aterpetxetik kanpo geldituko dira pertsona batzuk, eta horrek haien zaurgarritasuna areagotuko du», ohartarazi du kolektiboak ohar baten bidez.

Migratzaileak hartuko dituzten guneen zerrendari dagokionez, sareak esan du badaudela frontoiak eta gimnasioak baino «baliabide egokiagoak» bidean diren migratzaileei laguntzeko: «Aterpetxeak daudenean, ez dirudi bidezkoa horrelako baliabideak martxan ipintzeak». Era berean, migrazioa «Europako lege arrazistek» baldintzatzen dutela esan du. «Ikusi dugu politika horrek zer dakarren. Bi pertsona hil dira ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.