azpiegiturak

Miguel Buen: "Espainiako Gobernuaren txostenak Pasaiako portua eraikitzen jarraitzea baimentzen digu"

Jaizkibel Bizirik taldearen ustez, Ingurumen Ministerioaren txostenak baieztatu egiten du kanpoko portua eraikitzeko lanak "justifikaziorik ez dutela". Txostenean ingurumenean "eragin handia" izango duela nabarmentzen da, besteak beste.

2009ko urriaren 28a
16:53
Entzun
Espainiako Gobernuko Landa, Itsaso eta Ingurumen Ministerioak (MARM) Pasaiako kanpoko portuaren (Gipuzkoa) inguruko txostena egiteko zenbait irizpide zabaldu zituen atzo eta, besteak beste, ingurumenean "eragin handia" izango duela nabarmendu zuen. Miguel Buen Pasaiako Portuko Agintaritzako presidentearen ustez, Ingurumen Ministerioaren irizpide horiek "Pasaiako portua eraikitzeko bidean jarraitzea baimentzen digu".

"Behin baino gehiagotan baieztatu dugu [MARMen] lehen erabaki horrek ez zuela erabateko ezezkoa esan nahiko, baizik eta baldintzatutako baiezkoa, gertatu den bezala". Buenen ustez, Ministerioaren txostenak hainbat eskari aztertu ondoren, ekarpenak egin behar direla zehazten du eta "horiek kontutan hartuko ditugu Ingurumen Iraunkortasunaren Txostena idazterako garaian".

Espainiako Ingurumen Ministerioaren txostenean Pasaiako planak eta haren ardatz den kanpoko portuak ingurumenean "eragin handia" eragiteaz gain,atmosferan, uretan, lurrean, itsasoan, kostaldean, paisaian, kultur ondarean eta sozioekonomian izango dituen eraginak biltzen ditu.

Ministerioaren beraren irizpideak ez ezik, beste 47 erakunde eta gizarte eragileren iritziak ere bildu dituzte txostenean; besteak beste, Eusko Jaurlaritzarenak, Pasaiako Udalarenak, Jaizkibel Bizirik taldearenak eta Greenpeacerenak eta Eguzki erakunde ekologistarenak.

Jaizkibel Bizirikek dio txostenak portua eraikitzearen justifikazio eza berresten duela

Jaizkibel Bizirik taldearen ustez, Espainiako Ingurumen Ministerioaren txostenak berretsi egiten du Pasaiako kanpoko portua eraikitzeko lanak "justifikaziorik ez dutela eta beste alternatiba batzuk aztertu gabe egiten ari direla. Eragingo dituen gizarte eta ingurumen inpaktuak aztertu gabe, esaterako".

Ministerioaren txostenean, "marea beltzak egoteko eta Gipuzkoako hondartzetako are hobien suntsiketaz ohartarazten da eta hori ez dator bat Pasaiko kanpoko portuaren argudioekin. Haiek naturaren balioa handitu egingo dela diote", nabarmendu du Jaizkibel Bizirik taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.