euskal presoak

Mikel Aiestaran, Xumai Matxain eta Bittor Gonzalez gazte independentistak libre geratuko dira

2010eko uztailaren 21a
17:16
Entzun 00:00:0000:00:00
Mikel Aiestaran, Xumai Matxain eta Bittor Gonzalez gazte independentistak bihar aske geratuko direla jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Azaroaren amaieran gazte independentisten aurka egindako polizia operazio zabalean atxilotu zituzten.

Bakoitzak 18.000 euroko bermea ordainduko du bihar, eta aske bihar bertan gelditzea espero dute.

Mikel Aiestaran Villabonakoa da, Xumai Matxain Zaldibiakoa eta Bittor Gonzalez Gasteizkoa. Hiru gazteek salatu zuten tratu txarrak jaso zituztela atxiloaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.