Mikel Albisu deklaratzera deitu dute Ordoñezen hilketa agintzea egotzita
    MADRIL. Alejandro Abascal Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Mikel Albisu Mikel Antza euskal preso ohia deklaratzera deitu du hilaren 21ean, Gregorio Ordoñez PPko legebiltzarkide izandakoaren hilketan ardura izatea egotzita. Donostiako epategietatik bideokonferentziaz deklaratzeko baimena eman dio. Egun berean, Dignidad y Justicia elkarteak elkarretaratzea deitu du Madrilen.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            