Euskal presoak

Mikel Aznar 18/98 auziko presoa aske utziko dute gaur

Orain dela urtebete atxilotu zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako bederatzi urteko kartzela zigorra betetzeko. Zumalabe Fundazioaren atalean egon zen prozesatua.

2008ko azaroaren 26a
17:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Mikel Aznar (Donostia) presoa aske utziko dute gaur arratsaldean, www.gara.net-ek dioenez. Curtis (Galizia) kartzelan daukate.

Orain dela urtebete atzeman zuten, 18/98 auzian Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri zion zigorra zela-eta. Zumalabe Fundazioaren atalean zegoen prozesatua eta bederatzi urteko espetxe zigorra jarri zioten.

Duela gutxi Espainiako Auzitegi Goreneko fiskalak Aznar aske uzteko eskatu du. Baita auzi bereko Sabino Ormazabal, Olatz Altuna, Alberto Frias eta Mario Zubiaga eere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.