Mikel Ibarguren idazlea atxilo, bost migratzaileri laguntzea egotzita
HENDAIA. Frantziako Poliziak Mikel Ibarguren Errasti idazlea atxilotu zuen joan den ostiralean, eta larunbatera arte atxiki zuten Hendaiako polizia etxean (Lapurdi), bost migratzaileri Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko muga igarotzen laguntzea egotzita. Ibargurenek Naiz agerkariari adierazi dionez, bost migratzaileak mugatik gertu ikusi zituen eta furgonetan hartu zituen, «haien segurtasuna bermatzeko».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu