EUSKAL PRESOAK

Mikel Orbegozo presoa gerturatu dute

Badajozen zegoen (Espainia; Altsasutik 905 kilometrora), eta Valladolidera (Espainia, 283 km) eraman dute.

Orain Presoak dinamikak deitutako manifestazioa, urriaren 20an. JON URBE / FOKU
jon olano
2018ko abenduaren 14a
16:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Gobernuak azaro amaieran jakinarazi zuen Mikel Orbegozo Donostiako presoa gerturatzeko asmoa, beste hiru presorekin batera, eta, Etxerat elkarteak gaur jakinarazi duenez, eraman dute Valladolidera. Beste hiru presoak Xabier Tximeno, Igor Gonzalez Sola eta Gorka Fraile Iturralde dira. Lehen gradutik bigarrengora pasatzeko eskatua dute lau horiek.

Joan den astelehenean, berriz, beste hiru preso gerturatzeko asmoa agertu zuen Madrilek: Iñaki Beaumont (Granadatik Soriara; Espainia), Jon Lopez (Herreratik Darocara; Espainia) eta Sabin Mendizabal (Valladolidetik Logroñora; Espainia). Espetxeetako Instituzioek hartu du erabakia, kartzeletako tratamendu batzordeen txostenak jaso ondoren. Azken asteetako irizpideei jarraikiz, aurrez bigarren graduan jarriko lituzkete. Hirurek bete dituzte zigorraren hiru laurdenak, eta Madrilek dio onartu dutela espetxe legedia, bigarren gradua eskatuta.

Espainiako gobernu berriaren aginduz, orain arte sei euskal preso gerturatu dituzte: Kepa Arronategi, Marta Igarriz, Jesus Maria Gomez, Jagoba Codo, Fernando Alonso eta Emilio Salaberria, EPPK-koak denak. Euskal Herriratu, hiru: Olga Sanz, Xabier Moreno eta Alfredo Remirez. Sanz eta Moreno ez daude inongo mugimendutan; Remirez (EPPK), duela aste batzuetatik aske da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.