Euskal Presoak

Mikel Ruiz preso ohia hil da

Gasteiztarrak 34 urte zituen, eta Beriain mendian amildu zen atzo.

Beriain mendia,  Aratz menditik ikusita. GOTZON ARANBURU / FOKU
2020ko otsailaren 23a
07:34
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mikel Ruiz lagun batekin zebilen atzo eguerdian Beriain mendiko hegoaldean (Unanu, Nafarroa), eta arrakala batean amildu zen.

Lagunak deitu zien larrialdi zerbitzuei, eta suhiltzaileen Erreskate Teknikoen Taldea helikopteroarekin joan zen mendira. Garabi batekin jaso zuten mendizalea helikopteroraino, eta, gero, Arbizuko kanpinera eraman zuten, Etxarri Aranazko sendagile taldeek artatzeko. Ruiz hilda zegoela ziurtatu zuten han. Nafarroako Auzi Medikuntza Institutura eraman zuten gero, autopsia egitera.

Ertzaintzak atxilotu egin zuen Ruiz, 2006ko azaroaren 29an. PSEren egoitza baten aurrean gertaturiko istilu batzuetan parte hartu izana egotzi zioten. Bermepean askatu zuten hurrengo urteko martxoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.