Milaka lagunek manifestazioa egin dute Donostian, euskal preso politikoen alde

Jare! ekimenak Belodromoan antolatutako ekitaldia debekatu dutenez, Saguesetik Kursaalera joan dira manifestazioan. Tentsio une batzuk izan dira Ertzaintzarekin topo egin dutenean, baina, ez da liskarrik gertatu.

2008ko urtarrilaren 5a
19:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Nazionalak Jare! ekimenak eukal preso politikoen alde Donostiako belodromoan antolatutako ekitaldia debekatu duenez, Sagues auzotik Kursaalera manifestazioa egin dute milaka lagunek Euskal presoak Euskal Herrira jartzen zuen pankartaren atzetik. Hainbat herritako aministiaren aldeko taldeek egin dute deialdia, eta 18:30etan abiatu dira Saguestik.

Segizioak Ertzaintzarekin topo egin duenean tentsio une batzuk bizi izan dira,haien eta EAJren kontra hasi baitira manifestariak. Hala ere, eta Ertzaintzaren presentzia handia izan arren, arazorik gabe iritsi dira manifestazioa amaitu den lekura, Kursaal aurreko plazara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.