Eusko Legebiltzarra

Minutu bateko isilunea egin dute Brouarden omenez Gasteizko legebiltzarrean

Minutu bateko isilunea gorde dute Gasteizko legebiltzarrean. DAVID AGUILAR / EFE
2020ko azaroaren 19a
10:23
Entzun 00:00:00 00:00:00

GALek Santi Brouard hil zuela 36 urte beteko dira bihar. Brouard, HBko legebiltzarkidea zen. Hori dela eta, urtero egin ohi duten legez, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek egin dute minutu bateko isilunea osoko bilkura hasi aurretik, haren omenez.

Eusko Legebiltzarrak 2014an hartutako erabaki baten arabera, gatazkaren ondorioz hildako legebiltzarkide ohien aldeko minutu bateko isiluneak egin ohi dituzte urtero. Fernando Buesa, Enrique Casas, Gregorio Ordoñez eta Santi Brouard hartu ohi dituzte gogoan.

Brouard 1984ko azaroaren 20an hil zuen GALek. Pediatra zen, eta kontsulta pasatzen ari zen bitartean tirokatu zuten.

Minutu bateko isilunea gordetzearekin batera, legebiltzarraren aurrean jarri dute Brouarden argazki bat eta piztu dute suontzi bat haren omenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.