Presoak

Miren Zabaleta: "Herri honek ez du preso bakar bat gehiagoren aurrean negar egin nahi"

Gaur goizeko 7:30ean heldu da Xabier Rey Urmenetaren gorpua Iruñera

Miren Zabaleta adierazpenak egiten goizean eta alboan ezker abertzaleko ordezkaritza. IñIGO URIZ
joxerra senar
2018ko martxoaren 8a
11:22
Entzun

Ezker abertzaleko ordezkaritza batek "bere babesa eta maitasuna" adierazi nahi izan dio Xabier Reyren senide eta lagunei Iruñeko Irache Tanatarioan. Sortu, LAB eta Ernaiko ordezkarien izenean, Miren Zabaletak nabarmendu du heriotza hori ez zuela zertan gertatu behar. "Eskatzen diogu PPren gobernuari indargabeetu dezala euskal preso politikoei ezarritako salbuespenezko legedia"

Goizeko 10:00etan herritar eta lagun ugari zeuden bilduta beilatokiaren aurrean. Zenbaitek lore bat zuten eskuan. Ordu horretan heldu dira Miren Zabaleta, Garbiñe Aranburu, Lur Albizu, Arkaitz Rodriguez, Igor Arroyo eta Mikel Urdangarin lore sorta batekin.

Familiarekin egon ondoren, Zabaletak mezua helarazi nahi izan die Euskal Herriko eragile sindikal, sozialei eta politikoei, "behingoz" gatazkaren ondorio guztiei, presoen auzia barne, helduko dion bide-orri bat ekitera. Era berean, ezker abertzale osoari helarazi dio "bultzatu eta lagun" dezala ahalegin horretan. "Eraiki dezagula beharrezko inpultsu soziala. Preso iheslari guztiak bizirik eta etxean nahi ditugu".

Aurreskua eta txalo artean

Aurretik, 7:30ean, herritar andana batek txaloka eta oihu artean hartu du Xabier Reyren hilotza zekarren ibilgailua. Ikurrinak eta presoak Euskal Herriratzearen aldeko banderak zeuden. Beilatokira sartu aurretik aurreskua dantzatu dute.

Goizean eragile desberdinak helduko dira. Arratsaldeko 17:30ean EH Bilduko ordezkaritza bat bertaratuko da (Arnaldo Otegi, Bakartxo Ruiz, Maialen Iriarte, Adolfo Araiz, Peio Urizar eta Miren Aranoa). Bihar 13:00etan azken agurra egingo zaio Xabier Reyri.

Etzi, 17:00etan manifestazio nazionala egingo da Iruñeko Golem zinema aretoetatik irtenda. Ibilbidea  Reyren auzoan barrena, Donibanen, egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.