Mixel Berhokoirigoinek eta Anaiz Funosasek hitzaldia emango dute gaur
    DONOSTIA. Euskal Herriko Foro Sozialak antolatuta, Donostian izango dira gaur Anaiz Funosas Bake Bideko kidea eta Mixel Berhokoirigoin bakegilea. Frantziako Justizia Ministerioaren eta euskal ordezkaritzaren arteko elkarrizketa gunean egindako lanaren balantzea egingo dute bi hizlariek, eta Frantziako espetxe politikaz mintzatuko dira, bertzeak bertze. 18:30ean hasiko da hitzaldia, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Teresa Todak gidatuko du solasaldia.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            