Ertzaintzak 50 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun Gernika-Lumon (Bizkaia), bikotekide ohiari eraso egitea egotzita; epailearen aitzinera eraman zuten atzo, eta hark gizona espetxeratzea erabaki zuen. Gertatutakoa salatzeko mobilizazioak iragarri dituzte Gernikako Sare Feministak eta Busturialdeko Itaiak: bihar 19:00etan eta ortziralean 20:00etan eginen dituzte elkarretaratzeak, hurrenez hurren.
Emaztekiak aurkeztutako salaketaren arabera, kalean egin zuten topo gizonak eta biek: gizonak besotik heldu zion, eta leku batera bortxaz eraman zuen; han zeudela, emaztekia jo eta heriotza mehatxuak egin zizkion aizkora batez. Emakumea ezin izan zen leku hartatik atera denbora luzez, gizonak sarrera blokeatu baitzion.