Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Modubarrek dio botoa PSE-EEri ematea EAJri eta PPri ematea dela

EBk aldarrikatu du bera dela «Anguitaren ezker historikoaren eta Llamazaresen ezker irekiaren oinordeko»

Navas eta Modubar, Bilbon. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«PSE-EEren aldeko botoek eskuineko politikak indartuko dituzte, EAJrenak edo PPrenak, Lopezi eskaintza onena nork egiten dion», ziurtatu du Ezker Batuaren lehendakarigai Raquel Modubarrek. Gainera, Modubarrek aldarrikatu du EB dela «Julio Anguitaren ezker historikoaren eta Gaspar Llamazaresen ezker irekiaren oinordeko», Jose Navas eta Alba Gutierrez Arabako eta Gipuzkoako hautagaiekin Bilbon egindakoagerraldian.

«Haiek dira gure ereduak, sozialismoaren boto gorria, feminismoaren morea eta ingurumenarekiko kontzientziaren berdea ordezkatzen dituztelako», erantsi du. Kanpainari dagokionez, Modubarrek adierazi du EBren hautagaiak «diren bezalakoak» agertu direla: «Ezkerrarekin konprometituak, ez independentistak, errepublikanoak eta federalistak».

Modubarrek ohartarazi du proiektu ekonomiko bera dutela EAJk, PSE-EEk eta PPk, eta EH Bilduri, berriz, «dena independentziaren menpe jartzea» egotzi dio. EBk, aldiz, pertsonak eta haien beharrak jartzen ditu jarduera politikoaren jomugan, eta etxebizitza, enplegua, osasungintza eta hezkuntza ditu lehentasun, Modubarren esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.