Monzon-Ganuza saria Amurizari, «berritzeagatik»

2023ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
BERGARA. Xabier Amurizak (Etxano, Bizkaia, 1941) jasoko du III. Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria. Amurizak «Euskal Herriari, euskal kulturari eta euskarari» egindako ekarpena nabarmendu zuten atzo Olaso Dorrea fundazioak eta Bergarako Udalak. Saria emateko ekitaldia martxoaren 16an egingo dute, Bergarako Seminarixo aretoan (Gipuzkoa).

Bergarako alkate Gorka Artolak eta Olaso Dorrea fundazioko presidente Iratxe Esnaolak adierazi zuten 1980ko hamarkadan «berritasun handiak» eraman zituela Amurizak bertsogintzara, eta egungo bertsolaritza ezingo litzatekeela ulertu hark egindako ekarpenak kontuan izan gabe: «Bai hizkera arloak, bai bere irudia eta metafora mundu poetikoaren erabilerak eta, oro har, bertsoak egituratzeko moduak iraultza ekarri zuten bertsolaritzan».

Amurizak bertso eskoletan eragindako «iraultza» ere nabarmendu zuten, helduentzako lehen eskoletan batez ere. Harenak dira, besteak beste, Zu ere bertsolari eta Hiztegi Errimatua. Hala, adierazi zuten «bertsotan aritzeko jaio egin behar da» ustea eraitsi zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.