Morenok Barcinari eskatu dio bazterketarik gabeko elkarrizketak abiatzeko
Ezker abertzaleko kideak dio Nafarroako Gobernua ez dela behar beste konprometitu prozesuarekin
Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak konponbide prozesuarekin engaiatzeko eta eragile guztiekin elkarrizketak abiatzeko eskatu dio Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari. «Barcinak Nafarroako politikan zentratu behar du, eta nafar jendarteari hitza eman behar dio». Barcinak Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuarekin herenegun eginiko bileraren karietara egin ditu adierazpen horiek Morenok, prentsa ohar baten bidez. «ETAren amaieran» Nafarroak ahotsa izango duela adierazi zuen Espainiako gobernuburuak. «Nafarroan bazterketarik gabeko elkarrizketa bat ireki behar dugu, eta Raxoik emaitza errespetatu beharko du», nabarmendu du Morenok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu